
EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak salgai jarri berri duen 20 euroko Zinema Txartelaren bidez, Euskal Herrian zein Europan ekoitzitako edo euskarara ekarritako bost film ikusteko aukera izango da elkartera batutako zinema aretoetan apirilaren 30a baino lehen. Iragan astean Euskal Herrian ekoizten den kulturaren agerikotasuna, erakargarritasuna eta kontsumoa sustatzeko helburua duen plana aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek.
Iturria: zinea.eu
via @Zinea_eus: Zinema Txartela: 5 euskal film 20 eurotan! Ikusi EZEI Euskal Zinema Aretoen Elkarteak kaleratu duen eskaintza: http://t.co/FBCQLQu7tM