
Euskara ofiziala den lurralde guztietan, hizkuntza horretan idatzitako aktek legezko balioa dutela berretsi du Legebiltzarrak, EAJ eta EH Bilduren babesarekin. Vicente Reyes PSE-EEkoak "fundamentalistatzat" jo du EAJ eta EH Bilduren jarrera. PPko Iñaki Oiartzabalek "hizkuntzaren talibanak" gaitzetsi ditu eta UPyD-ko Gorka Maneirok ohartarazi du "bortxaz ezarritako jarrera obsesiboek" ez diotela euskarari "mesederik egiten".
Iturria: berria.eus
via @uema_eus: @berria Euskaraz idatzitako aktek legezko balioa dutela berretsi du Legebiltzarrak http://t.co/7J7ZOH5Bdk#UEMA#euskarazgara