Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9044

Fishman gogoko ez genuenean

$
0
0

Allartean blogean, Joshua Fishman soziolinguistaren heriotzaren ondorengo egoera. Euskalgintzan hasi ginela, deus gutxi genekien soziolinguistikaz. Beharrik ere ez. Ekin beharra zegoen, ez jakin. Gerora etorri zen jantzi beharra, eta Txepetx deskubritu genuen: hitzaldi pare bat, mahai-inguru bat, liburua irakurri... Aluzinatu egin genuen: hizkuntza komunitatea trinkotu, funtzioak irabazi... halako kontrahegemonia moduko zerbait proposatzen zuen (orduan horrela esaten ez bagenuen ere). Fishman zeritzan beste soziolinguista bat ere bazela jakin genuen. Baina harek bestelako irudia zuen: akademikoa, sotila, ofiziala; Jaurlaritzaren aholkularia zen. Baten batek esan duen bezala, Fishman bide instituzionalaren eta elebitasunaren ikurra zen, eta ezin zen gutarikoa izan. Irakurri ere ez genion apenas irakurri.

Iturria: allartean.blogspot.com.es

via @allartean: Gogoratzen duzue Fishman gogoko ez genuenean? http://t.co/XIOR1Ozocj


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9044

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik