Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Iñaki Martinez de Luna (Geu Elkartea): "Hiztunen premiak ugari izanik, ezin da karta bakarrera jokatu"

$
0
0

Hamaika egitasmo abian jarri ditu Gasteizko Geu elkarteak azken urteotan, eta horiek indartu eta bestelako ekinaldien bila etapa berria hasiko du, Iñaki Martinez de Lunak lehendakaritza utzi eta zuzendaritza talde berritu batekin; elkarteak "erreferentzia" izateko komunikazio lana indartu behar dela uste du. Geu elkarteak etapa bat itxiko du eta berri bati ekingo dio, Iñaki Martinez de Lunak (Gasteiz, 1950) lehendakaritza utzi eta hurrengo bati lekukoa pasa ostean. Elkartea jaio zenetik, 1992. urtean, uzta oparoa utzi du bidean eta hemendik aurrera ere abian dituen egitasmoekin jarraitzea nahiko lukeela adierazi du eta, besteak beste, egitasmo multimedia sendotzea.

Iturria: hirinet.net

via @hirinet: [ELKARRIZKETA] Iñaki Mtz de Luna, GEU elkarteko lehendakariari @geuelkartea@imartinezdeluna@arabakoaleahttp://t.co/QdM4uQ01yV


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik