Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9035

Ongi etorria Vianan: Hizkuntz politika berri baten seinale?

$
0
0

“Ongi etorri” hitzak, euskaraz, agertzen dira kartel honetan, A-12 autobian, Errioxaren eta Nafarroaren arteko mugan (Vianan). Lehenbiziko aldia da, Iruñetik hegoaldera.

”ONGI ETORRIA” VIANAN: HIZKUNTZ POLITIKA BERRI BATEN SEINALE?

 

Ongi etorria Vianan.

“Ongi etorri” hitzak, euskaraz, agertzen dira kartel honetan, A-12 autobian, Errioxaren eta Nafarroaren arteko mugan (Vianan). Lehenbiziko aldia da, Iruñetik hegoaldera.

Ongi etorri egiteko kartelak, hizkuntz politika baten argazkia.

Orain arte, hauxe izan da Nafarroako Gobernuaren jardunbidea kartel hauekin: Ahal bada euskararik ez, eta gaztelania beti, eta nagusi.

Eremu “ez-euskaldunean”, kartela gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, alemanez eta italieraz zeuden. Bukatzeko, “Reyno de Navarra, tierra de diversidad”. Harrapazank.

Eremu euskaldunean, berriz, bi kartel topatuko zenituen, esaterako Donostiatik etorrita: Lehenbizikoa gaztelaniaz (lehenik) eta euskaraz eta gainerako hizkuntzetan, eta gero “Reyno de Navarra, tierra de diversidad”. Bigarren kartela berdin, baina bukatzeko “Nafarroako Erresuma, lur anitza”.

Aldaketa hau zerbaiten isla ote da? Ikusiko.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9035

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik