
Urteko eboluzioari erreparatuta, datuak hobeak dira eta beherakada herrialde guztietan nozitu da. Hego Euskal Herri osoa kontuan hartuta, duela hamabi hilabete baino 10.740 langabe gutxiago daude orain, Enplegu Ministerioaren arabera. Estatu espainolari dagokionez, otsailean baino 60.214 langabe gutxiago zenbatu dituzte eta guztira 4.451.939 daude, urteko hirugarren hilabetean 2002tik izan den jaitsierarik handiena.
Iturria: naiz.eus
via @naiz_info: Gipuzkoan eta Nafarroan behera egin du langabeziak martxoan; Araban eta Bizkaian, gora http://t.co/o2boND2HXd