Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9015

"Euskararen kontura" bizi diren elkarteei "Bilduko jendilajearen" alde jardutea egotzi die De Andresek

$
0
0

Hizkuntza politikaren alorrean PPk udal eta foru hauteskundeei begira aurkeztuko dituen neurrien berri eman dute Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak eta Iñaki Oiartzabal PPko legebiltzarkideak. Hizkuntza eskakizunen bidez, arabarrei "oztopoak" jartzea egotzi diete De Andresek eta Oiartzabalek EAJri eta EH Bilduri, eta salatu dute Gipuzkoatik eta Bizkaitik joandako herritarrek betetzen dituztela Arabako lanpostu publikoak: "Jende askok badaki beren seme-alabek aukerak galtzen dituztela abertzaleak euskararen exijentzian tematu direlako".

Iturria: berria.eus

via @berria: "Euskararen kontura" bizi direnei "Bilduko jendilajearen" alde aritzea egotzi die De Andresek http://t.co/YFcZ4tCiSThttp://t.co/vUjlun5aMp


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9015

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik