Etxeratek jakinarazi duenez, etxean zein telefonoz Guardia Zibilarengandik Intxaurrondoko eta La Salveko kuarteletara deklaratzera joateko zitazioa jaso duten senideak ez dira agertuko. Gaurtik hilaren 29ra bitartean deitu dituzte lekuko bezala deklarazioak egiteko, baina ez diete zehaztu zein kausagatik den, nahiz eta senideek uste duten abokatuen atxiloketen harira dela.
Iturria: naiz.eus
via @naiz_info: Guardia Zibilaren zitazioa jaso duten senideak ez dira deklaratzera joango http://t.co/3N04cmGgdl