Bagera Elkarteak mugikorretarako GPS OruxMaps aplikazioaren hastapen ikastaroa antolatu du bi asteazkenez (maiatzak 13 eta 20) San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara euskaraz. Dinamizatzailea Lorentxo Urretabizkaia Agirre bagerakidea izango da.

Izen ematea maiatzaren 10era arte zabaldu dugu bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefonora deituz.
I. SAIOA (maiatzak 13):
- Oruxmaps programaren instalazioa (doakoa)
- Arrastoa jaitsi internetetik mugikorrera
- Mapa jaitsi mugikorrera (off line mapak)
II. SAIOA (maiatzak 20):
- Mendiko txango bat egin jaitsitako arrastoak jarraituz.
- Egindako ibilbidea igo internetera.
Oharrak:
Izen ematea doan plazak bete arte.
Ikastaroan parte hartzeko smartphona gps-arekin beharko da Android sistema operatiboarekin eta UBS kablea mugikorra ordenagailura konektatzeko.
Ordenagailu eramangarria izanez gero ekartzea “gomendagarria” da.