Goizalde Landabasok Berriako zutabean dioena proposamen ironikoa dela uste dugu: Jalgi Hadi Plazara izeneko aldizkari bat euskaraz sortzea. "Txutxu-mutxu aldizkaria. Euskaraz. Bai, irakurle maitea, gure hizkuntza lohitu egin behar da. Badakit, jakin, euskal herritarrok ez garela batere hizki-mizki zale. Dokumental eta albistegi jale naturala da euskalduna. Edozelan ere, bihur gaitezen friboloago. Euskararen salbazioak ez al du merezi? Aldizkaria abiarazteko, ehunka bat euskal zelebrity-k prest egon beharko luke bere bizitza agertzeko, hori ere, euskalgintzaren izenean, jakina."
Iturria: berria.eus
via @desplazatua: Crowdfunding kanpaina abiaraziko dugu gaur bertan @GLandabaso!#osofan "Jalgi hadi plazara" - http://t.co/wTuYymdgBn@berria