Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9016

Aitor Mazo aktorea hil da

$
0
0

Aitor Mazo euskal aktorea hil da ostegun honetan, senitartekoek EiTBri jakinarazi diotenez. Bilboko bere etxean hilda topatu dute 11:30 aldera, iturrion arabera. Bilbon 1961ean jaioa, eskarmentu handiko aktorea zen Mazo, eta zineman, antzerkian zein telebistan ibilitakoa zen, bigarren mailako aktore gisa gehienetan. Kameraren atzean ere jardun zuen Bypass (2012) eta Hodeiak Margotzeko Makina (2009) filmetan, lagun mina zuen Patxo Telleria aktorearekin batera.

Iturria: eitb.eus

via @eitbAlbisteak: AZKEN ORDUKOA: Aitor Mazo euskal aktorea hil da http://t.co/ts50cHxNLAhttp://t.co/kTMhcVR9JR


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9016

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik