
Gatazkaren testuinguruan eta errepresioaren ondorioz hildakoen saila zabaldu dugu, webgunearen Dokumentazio Gunea ataritik sartuta jada eskuragarri dagoena. Serie edo atal hau Gatazka eta errepresioa: 1960tik aurrera funtsaren parte da, eta ia 500 hildako pertsonen inguruko datu eta dokumentazioz osatua da. Dokumentazio Gune digitalak eta honekin loturiko kudeaketa dokumentalak nazioarteko irizpide artxibistikoak segitzen ditu.
Iturria: euskalmemoria.eus
via @EuskalMemoria: Dokumentazio Gunea aurkeztu du Euskal Memoriak http://t.co/S4iRVKGElK