Zer gertatu zen Tolosaldean gerra garaian? Gaztetxoek ba al dakite? Egon da transmisiorik belaunaldien artean? Kasu askotan ez. Horregatik prestatu dugu "Gerra Zibila Tolosaldean" bideoa. Tolosaldeko adinekoen bizipenak ezagutarazteko. DBHko ikasleei, ikastetxeetan. 12 minutuko bideoa da, Tolosako Udalaren babesarekin prestatua. Tolosaldeko herritarrek 1936ko gerra nola bizi izan zuten kontatzen dute bertan. Tolosako testigantzez gainera, Tolosaldeko gainerako herrietan jasotakoak ere aztertu ditugu bideo hau prestatzeko. Emaitza Ikasgelan webgunean jarri dugu, nahi duenaren eskura. Bideoa eta gerrari buruzko informazio osagarria.
Iturria: ahotsak.eus
via @eima_katalogoa: Ahotsak: "Tolosaldean gerra garaian gertatu zena" (DBH): http://t.co/Tnonahwhe0