
Ogibidez irakaslea da Juan Carlos Etxegoien Xamar (Garralda, 1956), eta aspalditik ari da euskararen inguruko ikerketa eta dibulgazioan lanean. Aho bizarrik gabe mintzo da gaiaren inguruan. "Nafarroan gertatzen dena leku guztietan gertatzen dena da, baina hemen areagotzen da. Ezagutza, bistan da, hazi da, batez ere D eredua dagoelako eta ikasten delako. Tira, guk ere gure garaian latina ikasten genuen. Hizkuntza hila zen, eta hila segitzen du. Alegia, hizkuntza baten erabilera bermatzeko, neurriak behar dira, eta, argi dagoenez, Nafarroan ez dira hartu. Hemen ez dago elebitasunik, hemen diglosia dago. Hizkuntza bat ezagutzeko beharra dagoenean, argi dago bestearen tokia non geratzen den".
Iturria: nafarroa.hitza.eus
via @garaigoikoa: Gutxitan agertu ohi da prentsan, baina beti zorrotz eta interesgarri agertu ere. Xamarri buruz ari naiz http://t.co/klICKj0iT0