Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9034

Haur eskoletan gaztelania eta euskara erabiltzearen alde azaldu dira EAJ, PP eta UPyD

$
0
0
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari eskatu dio haur eskoletan bi hizkuntza ofizialen tratamendua bermatzeko, haurren ama hizkuntza errespetatuz. EAJk, UPDk eta PPk bozkatu dute proposamenaren alde. Eztabaida sutsua eragin du PPk Eusko Legebiltzarrean gaur aurkeztu duen proposamen batek. Hain zuzen ere, Haurreskolak Partzuergoko haur eskoletan zer hizkuntza erabili behar den eztabaidatu dute talde parlamentarioek, PPk ingelesaren eta gaztelaniaren erabileraren inguruan aurkeztutako proposamen baten harira. Azkenean, EAJk eta PPk erdibideko proposamen bat hitzartu dute, eta horri eman dio babesa Legebiltzarrak, bi talde horiek ez ezik, UPDk ere alde bozkatu dutelako. EH Bilduk aurka bozkatu du eta PSE-EEko legebiltzarkideak abstenitu egin dira

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9034

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik