
Edozein ekitalditara hurbildu eta zaila da aurreskurik ikusi gabe etxera bueltatzea. Astean zenbat aurresku ikusiko dituzte diputatu nagusiak? Eta Lehendakariak? Industriagune baten kanpoaldean egindako bidegorri baten inaugurazioak aurreskua behar al du? Bere ohore zentzua galtzeraino esplotatzen ari al gara aurreskua? Eraikuntzaren burbuilak eztanda egin zuen, baina aurreskuaren inflazioak puzten jarraitzen du. 4 urtetan 297 aurresku jaso ditu Martin Garitanok. Inflazioak debaluazioa dakar, eta aurreskua ere halaxe dago noski, erabat debaluatuta.
Iturria: dantzan.eus
via @oaraolaza: 4 urtetan 297 aurresku jaso ditu Martin Garitanok http://t.co/2cUCHENTM4 Eta burbuilak ez du eztanda egin oraindik! http://t.co/djs6gBwinO