Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

'SexSua', hezkuntza sexualaz arituko den ETB1eko saio berria

$
0
0

'SexSua' saio berria estreinatuko du ETB1ek datorren maiatzaren 21ean. Ostegun gauero, 23.30etan, hezkuntza sexualari lotutako gai bat jorratuko du. Helburua argia da: modu natural, entretenigarri eta hezitzailean hezkuntza sexuala hobetzen laguntzea. Geure zalantzak sexologo eta mediku batek argitzeaz gain, beste hainbat atalez egongo da osatuta programa bakoitzaren hezurdura: ospetsuei elkarrizketa bereziak, herritarrak proban jarriko dituzten ariketak, kale inkestak, bitxikeriak, gazteen zalantzak... Jon Gomez Garai gazteak sortu, aurkeztu eta zuzendutako saioa da 'SexSua', Zirriborro ekoizpen etxearen talde teknikoarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Osasun sailen babesarekin.

Iturria: eitb.eus

via @SexSuaETB: #SexSua, hezkuntza sexualaz arituko den #ETB-1eko saio berria http://t.co/BuRGACMLeo@eitbeus


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik