Ekoneusek eta EHUk antolatuta, larunbat honetan, Donostiako Miramonen, euskal ekonomiari buruzko lehenengo biltzarra egingo da, Kutxabank euskal finantza sisteman izenpean. Horren helburua Kutxabanki buruz gogoeta sakona egitea da eta etorkizunerako, Euskal Herriaren ikuspegitik, norantz jo beharko lukeen irudikatzea.

Horretarako gai hau ikuspegi guztietatik aztertzen eta proposamenak jasotzen saiatuko dira: egitura juridikoa, akzioen jabetza, gizarte ekintza, enpresa eta herritarrekiko jokaerak, etab. Horrez gain Europako aurrezki kutxen eta kreditu kooperatiben egoera sakon aztertuko da.
Egitaraua
09:00-09:30 Dokumentazioaren banaketa
09:30-09:45 Ongietorria eta biltzarraren aurkezpena
09:45-11:30 Kutxabanken izaera: gizarte ekintza, herritar eta enpresekiko jokaera
- Manuel Pardos, Adicae banka eta aseguru arloko kontsumitzaile elkarteko lehendakaria
- Javier Martinez, enpresari eta ASLEren lehendakari ohia
- Mikel Noval, ELAko sindikatuko ordezkaria
11:30-12:00 Atsedenaldia
12:00-13:45 Kutxabanken gobernua: aurrezki kutxak, banku fundazioak, gero?
- Juan Mari Gastaca, El Paiseko Euskal Herriko edizioko zuzendaria
- Joxan Urkiola, Kutxako kontseilari orokor ohia
- Adrian Zelaia, Ekai Centerreko zuzendaria
14:00-16:00 Bazkaria
16:00-17:15 Europako aurrezki kutxak eta kreditu kooperatibak: Enrique Castello, Unibetsitate Complutenseko katedraduna
17:15-17:45 Atsedenaldia
17:45-19:30 Kutxabanken jabegoa: publikoa ala pribatua
- Alderdi politikoetako ordezkariak: Ezker Anitza, Bildu, Podemos, Ciudadanos
- Anton Borja, EHUko ekonomia irakaslea eta Ekoneus elkarteko kidea
19:30 Agurra eta amaiera
Ekarpenak
Kutxabank Euskal Finantza Sisteman izenburuko ekarpenak egiteko aukera dago biltzarra baino lehen. Jasoko diren ekarpenekin eta biltzarreko ondorioekin agiri bat egingo da eta uda ostean hedatuko da. Ekarpenak bidaltzeko helbidea: ekoneus1@gmail.com
Izena emateko
Zenbateko arrunta: 25 €. Bazkariarekin 35 €. Ikasleek 10 €. Bidali izena: ekoneus1@gmail.com.
Laboral Kutxa: 3035 0070 18 0700058596. (izen-abizenak jarri). Telefonoa: 943 250 104
Heltzeko
Donostia-Miramon: 28, 31 autobusak (Amarako Autobus Geltoki ondoan hartu daiteke) Bilbo-Donostia: 7:30 (Pesa) - Gasteiz-Donostia: 7:45 (Pesa) - Iruñea-Donostia:8:00 (Baztanesa)