Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9089

Goienaren aurkako erasoa dela eta

$
0
0

Hekimen elkarteak gaur Goiena hedabidearen atarian ageri diren pintadak [Goienak EAJren ildoarekin bat egiten duela zabarki adierazia hedabidearen Arrasateko egoitzan] salatu nahi ditu, prentsa askatasunaren kontra bete-betean jotzen dutelako eta onartezina iruditzen zaigulako hedabideetako langileen jarduna horrela baldintzatu nahi izatea. Euskal hedabideak biltzen dituen Hekimen elkarteak, era berean, elkartasuna adierazi nahi die Goienako langileei, segi dezaten egunero askatasunez lanean. [Sustatuk ere elkartasun osoa adierazi nahi die Goienako gure lagun eta kolaboratzaileei].

Iturria: hekimen.eus

via @HekimenElkartea: Onartezina, hedabideen lana baldintzatu nahi izatea @goienahttp://t.co/1B9tI1r1yf


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9089