
Periko Solabarria hil da, ezker abertzaleko militante historikoa . Azken asteetan ahul zegoen eta ospitalera joan behar izan zuen hainbat aldiz. Neumonia harrapatu zuen orain egun gutxi eta ospitalean zendu da. Solabarria 1930ean jaio zen Portugaleten eta familia xume batean. 1954 urtean apaiztu zen eta Meatzaldean egin zituen apaiz lanak. LAB erakundean sartu zen 1975 urtean eta Euskadiko Ezkerra alderdian egindako militantzia labur baten ondoren, Herri Batasunara atxiki zen. HBrekin Espainiako diputatu izan zen 1979 eta 1982 urteetan.
Iturria: argia.eus
via @larbelaitz: AZKEN ORDUKOA: Periko Solabarria hil da, ezker abertzaleko militante historikoa http://t.co/HuWx8dJfO5