
Baieztatuta, 'Game Of Thrones' telesaileko 6. denboraldia Nafarroan filmatuko dute. 800 gizonezko eta 400 emakumezko estra bezala hautatzeko prozesua larunbat honetan egingo dute, Tuteran. Hitzordua 08:00etan izango da, Jesuiten Ikastetxean. Prozesuan parte harftzeko: altua izatea (175 cm gutxienez gizonezkoen kasuan, eta 170 cm emakumeenean), oso beltzaranak izatea eta egoera fisiko onean egotea, baina ez izatea "kulturista". Filmatzea irailaren 20tik 25era egingo dute, eta estrek 50 euro kobratuko dituzte egun bakoitzeko.
Iturria: eitb.eus
via @eitbAlbisteak: Baieztatuta: 'Game Of Thrones' Nafarroan filmatuko dute http://t.co/c0t4u67jlU Castinga, bihar #Tutera-nhttp://t.co/G4i6mtUX2i