
"Metaketaren bidez desjabetu dira bizilagunak: tabernak metatu dira denden kaltetan, lo egiteko orduetan kaleak atzerritarren presentzia eta oihuekin bete dira, zaborraz saturatu dira kaleak, jendea ezin da bere atarietan lasai sartu, mugikortasun murriztua duten pertsonak ezin dira pasa, ezin dituzte leihoak zabaldu kiratsaren eta zaratotsarengatik. Orain, Alde Zaharreko parranda ez da asteko salbuespena. Ez da astean behin, kale gutxi batzuetan eta sanferminetan gertatzen. Orain Sanferminak astero dira, ostegun arratsetik igande iluntzera."
Iturria: berria.eus
via @hedoi_etxarte: «Metaketaren bidezko desjabetzea» gaurko @berria-n Iruñeko Alde Zaharreko ostalaritza masiboaz http://t.co/oWGUjTakJRhttp://t.co/YSiNS72ztL