
Bezperako albiste nagusiak zekartzan azalean, gainontzeko egunkarien pareko: Medellingo kartelaren aurkako polizia operazioa, Frantziako festa nazionala, Eduardo Chozasek Tourreko etapa irabazi zuela, sanferminetako azken entzierroa... Baina bazekarren bestelako berri bat: Azken festarekin burutuko da gaur 'Egunkaria'-ren kanpaina. 1990eko uztailaren 15ean, Gipuzkoako kioskoetan eta Anoetako belodromoko jaian banatu zen Euskaldunon Egunkaria- ren zero zenbakia.
Iturria: berria.eus
via @iPatxi: Duela 25 urte.... #Egunkaria martxan jartzeko oinarria prest http://t.co/9Gm6fntEfz Biba zuek! http://t.co/nHeLHWOr1G