Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9052

Euskarazko bilaketak Googlen munduko hainbat hiritan

$
0
0

Datuen kazetaritzako proiektuak erakusten eta garatzen dituen Google News Lab delakoak, munduko zenbait hiritan egiten diren bilaketak aztertu ditu. Munduko bederatzi hiritan egindako azterketa horretan, euskara gehien Madrilen erabili izan da 2015ean, gero Parisen, eta gero Shanghain!

Datuak aztertzeko bederatzi hiri bakarrik hautatu dituzte (Berlin, Delhi, Londres, Madril, New York, Paris, Sao Paulo, Shanghai eta Toronto), baina hizkuntzen aldetik, dozenaka aztertu dituzte. Zergatik hiri gehiago ez? Ez dakigu, baina munduko megalopolis handienetakoak ere falta dira bertan, Mexiko Hiria edo Tokyo, kasu.

2004tik 2015erako datuak ageri direnak, eta euskarari dagokionez, Madril da nabarmen ageri den hiria, diferentzia handiz. Izatez, grafiko interkatiboak uzten dizu ikusten hiri nagusia kenduta, ala harekin.



Bigarren posizioan Paris ageri da urte gehienetan, baina Londres gailentzen zaio uneren batean. Gainerako hiriak, tarteka agertzen dira, Berlin sarrixeago, gutxiagotan Sao Paulo, Shanghai edo Toronto.

Hala ere, portzentaia infimoak dira. Datuen arabera, Shanghain aurten egin diren bilaketen %0.000678 izan dira euskataz. Googlek dio, gainera, Shanghaiko datuak direla baitazpadakoenak, erabilpen murritzagoak duelako Googlek Txinan.

Googlek Github-en egin ditu publiko datuok. The Washington Post-ek artikulua argitaratu zuen atzo honetaz.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9052

Trending Articles