
Txaranga eta kantu doinuak aditzen dira Patxi Huarte Zaldieroa- ren Iruñeko etxeko leihoetatik bestaldera. Sanfermin bete-betean elkartu ditu BERRIAk bera eta Asisko Urmeneta. Bazkaria izan dute aurretik, eta, senari ezin eutsiz, marrazkiz eta karikaturaz bete dute paperezko mantela. Behin kafea eta kopa hartuta, etxeko parketean etzan dira: duela 27 urteko argazkia berregin nahi dute.
Iturria: berria.eus
via @xme64: Desertuko bi profeta, sermoia ez baizik umorea egiten @zaldieroa eta Asisko http://t.co/ysJ6w2ZBzu