
Ostiral arratsaldea. 19:00etan manifestazioa deituta dago Indiano kalean dagoen Kortxoenea gaztetxea ren alde. Antiguatik Grosera joateko hiri guztia zeharkatzen dut bizikletaz. (...) Gaur egun, oso-oso-oso ofiziala ikusten dut Donostia eta horrek beldurra ematen dit: Donostia Kultura, Tabakaleran bilduko diren erakunde guztiak (Zinemaldia, Euskadiko Filmategia, Etxepare Institutua, Kutxabank...) eta Donostia 2016. Eta hiriak behar eta zaindu behar ditu Kortxoenea bezalako espazioak. Z-A-I-N-D-U. Alternatiba bat eman beharko liekete bertan 2010etik lanean ari direnei.
Iturria: eibar.org
via @iturri: [#harrikadak] Gustuko dugun oro ez da ofiziala http://t.co/4SnHzhzcnw