
Teknologia horren bidez, hain zuzen, aztertu dituzte El Portaloneko gizakiak. Eta jakin dute Iberiar penintsulako lehen nekazariak Mediterraneoko kostaldetik iritsi zirela Atapuercara, Ekialde Hurbiletik abiatuta. Atapuercan, lekuko ehiztari-biltzaileekin nahastu ziren, eta nahasketa hori pixkanakakoa izan zela ikusi dute: "El Portaloneko fosil zaharrenen genoman, duela 5.500 urtekoetan, ez da asko nabari lehen nekazarien arrastoa; aldiz, duela 3.500 urtekoetan, askoz ere nabarmenagoa da haien arrastoa", azaldu du Iriartek.
Iturria: aldizkaria.elhuyar.eus
via @AnaGalarraga1: Euskaldunon jatorriaz gakoak eman ditu #Atapuerca ko ikerketa batek. @elhuyaraldizk an: http://t.co/1qIQBGXhR3