Artikuluak hedabideen eta sarearen atentzioa eman du, noski, euskaldunen eta euskararen jatorria aski gai erakargarri eta eztabaidagarria izan delako aspalditik, eta bereziki azken urteotan, populazioen genetika agertu zenez geroztik. Zer esanik ez, egunkarietako albiste eta erreportaje batzuetan artikuluaren interpretazio sinplistak eta titular xelebreak agertu dira (baita inoiz alderdikoi eta interesatuak ere); beste batzuetan, ordea, artikuluaren egilekideen adierazpenak ekarri dituzte, artikulua ulertzen lagundu dutenak.
Iturria: filoblogia.blogariak.net
via @FiloBlogia: Luzera apur bat eskuetatik joan zait, baina tira: “Los vascos no datamos”: Atapuercako ikerketa genetikoaren harira http://t.co/wJWiM9k7N9