
Ia hamar urte igaro dira Juanan Pereirak Euskalbarren lehen bertsioa argitaratu zuenetik. Software librea izanik, Juananen hasierako bertsioa beste hainbat euskaltzaleren ekarpenak izaten hasi zen, eta ordutik batez ere Asier Sarasua Garmendiaren eta Julen Ruiz Aizpururen eskuetan egon da garapena eta mantenimendua. Igor Leturiak ere parte hartu izan du tarteka, batez ere Elhuyarren hiztegiei dagokien zatian. Euskalbar 240.000 aldiz deskargatu da Mozillaren gehigarrien webgunetik, eta gaur egun 8.000 erabiltzaile aktibo ditu.
Iturria: euskalbar.eu
via @asiersar: Euskalbarrek arduradun berria dauka http://t.co/v6RKngc4kg Agur!