
'Loreak': Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filma Espainiaren hautagaia izango da Oscarretako atzerriko film onenaren atalean. Bide luze eta nekeza du orain aurretik "Loreak"ek: balio artistikoa frogatu eta berretsita, AEBko banatzaileak kanpaina gogorra egin beharko du Atlantikoaz haraindi, filma sorta zabal honetatik azken aukeratuen zerrendan sartzeko [9 film, abenduan] eta otsailean atzerriko film onenaren sarirako behin betiko 5 hautagaien zerrendan egoteko.
Iturria: eitb.eus
via @AZuberogoitia: Tumatxa: 'Loreak', Oscarretarako hautagai. @aitorarregi, hasi gintonicak prestatzen ;-)... http://t.co/VTvC2V6jTI