
Sekula baino euskara ikasle gehiagok ekin dio ikasturte berriari Orioko euskaltegian. Izan ere, Orioko Udalak apustu argia egin du euskalduntzea sustatzeko: euskara ikastea doan izatea Orion. Erantzuna ez da nolanahikoa izan: euskaltegiak inoiz izan duen matrikulazio-kopuru handiena du ikasturte honetan, 60 ikasle baino gehiagorekin. Orain arte euskara ikasteko diru-laguntza ematen zuen Orioko Udalak, udal gehienek bezala....
Iturria: uema.eus
via @uema_eus: Doakotasunerako urratsa egin eta euskara ikasleak laukoiztu egin dira Orioko euskaltegian http://t.co/JWXGHjK7sE@OriokoUdala