
Jone Grandek 9 urte ditu, eta esaldi bakar baten bidez azaldu du transexualitatea zer den: "Zakila duen ahizpa bat dut". Mikele Grande genital maskulinoekin jaio zen, duela hamabost urte. Zakila duen emakumea da, eta halaxe aldarrikatu du, haurra zenetik. Familiaren babesa jaso du; lagunena eta eskolako kideena ere bai.
Iturria: nafarroa.hitza.eus
via @berria: Emakumeek ere badute zakila @nafarroakohitzahttps://t.co/DQVizZGnVRhttps://t.co/VrKcQEB4BD