
"Jazoera ikaragarrien berri ematen diguten toponimoak ez dira gutxi Euskal Herrian: Andres Bota Zaneko Barga, Abade Altsasua Erori Zeneko Zuloa, Hila Datzan Zelaia, Haurra Galdu Zen Harria... Ez zaie poesia falta, kronika beltz fosilizatuoi." Edu Lartzangurenek egin du toponimiari buruzko erreportaia hau. Euskal filologoek alemanezko hitza erabiltzen dute halakoei esateko: Satzname, hau da, esaldi batean (Satz) edo erlatibozko perpaus batean jatorri duten leku izena.
Iturria: berria.eus
via @berria: Toponimo askok istripu, hilketa edo bestelako istorio latzen bat kontatzen dute https://t.co/UyS6QV7Y0qhttps://t.co/1cK6DO02bU