Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9034

SuperTux Kart: kode irekiko Kart jokoa euskaraz

$
0
0

Denok ezagutzen dugu Super Mario Kart joko mitikoa ezta? Nor ez inoiz ibili kart lasterketa zoro horietan? Nintendo 64ren joko mitiko hark inspiratuta etorri zen SuperTux Kart jokoa, kode irekikoa eta doakoa, nola ez. Jokoaren funtsa auto lasterketa bat da, baina, bidean hainbat ozpoto gainditu beharko ditugu. Alde batetik, ibilbideak berak dituenak, eta bestetik, gure aurkariek jaurtitzen dizkigutenak. Izan ere, ibilbidean zehar lasterketan abantaila irabazteko hainbat objektu edota propietate dakartzaten "opariak" jaso ahal izango ditugu: azelerazioa handitzeko nitroa, aurkariak eraisteko bolo edo koheteak, besteak zapaltzeko euli zartagailu bat...

Iturria: gamerauntsia.eus

via @IndieTotem_eu: SuperTux Kart, kode irekiko jokoa #euskaraz ere: https://t.co/ncmBYNWWQL,#gamedev#bideojokoakhttps://t.co/aJCf3GsPZq


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9034

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik