Topaguneak eta Euskaldunon Elkarteen mugimendua osatzen duten 96 elkarteek, hiru urteko hausnarketei amaiera eman diote gaur Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu duten bigarrenKongresuan, “Federaziotik Mugimendura” lelopean. Hausnarketa prozesua 2010. urtean hasi zen eta azken hilabeteetan mugimenduaren antolakuntza, finantzazioa, barne komunikazioa eta jardunari lotutako gaiak landu dituzte Euskal Herri osoko hainbat elkartek. Gaur bukatutzat eman da prozesua Zuzendaritzak proposatutako ponentzia eta ondorioei Kongresura bertaratuek egindako bozketarekin.
↧