
Harpidetza bidez finantzatuko dute komunikabide elebidun berria —webgunea euskaraz eta gaztelaniaz egingo dute—, nahiz eta webguneko eguneroko edukiak irekian doan irakurtzeko modua izango den. Ezkertiarrak, abertzaleak eta independentistak direla diote komunikabide berriaren sustatzaileek (Txisko Espinosa kazetari eta diseinatzaileak, Ahoztar Zelaieta kazetariak eta Nuño Santillana administrazioburuak). 'Gabe'-ren lehen fruitua Kutxabanki buruzko liburu bat izango da. Elebiduna izango da hedabidea, eta «bidegabekeriak» salatuko ditu.
Iturria: berria.eus
via @urtziurkizu: Komunikabide berri bat jaiotzear da: 'Gabe'. https://t.co/7jgNRQ4jBy@berria