Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Neckpoc: produktu absurdo bat aurkezten

$
0
0

Duela egun batzuk Joxe Rojas teknofilo euskaldunak sustapen-kanpaina berezi bat ikusi zuen egunkari batean. Gailu absurdo eta barregarria iruditu zitzaion. Sustapeneko produktua eskatu eta iritsitakoan, bideo hau egin du.

Deia egunkariak banatzen du egun hauetan Neckpoc delakoa. 12 eurotan saltzen da. Ordenagailu aurrean lanean ari garenean lepoa tente edukitzeko tresna bat da.

Neckpoc-a jasotakoan, unpoltsing egin du Joxek, nolabait unboxing terminoa euskaratuz. Gailu teknologiko bat postatik jasotzen duzunean, hura zorrotik edo kaxatik ateratzeari esaten zaio unboxing teknologian, baldun eta prozesua irudiz (eta sentipenez) dokumentatzen baduzu.

Gainera, beste termino bat ere ikasi dugu bideoari esker: Disease mongering edo Gaixotasun salerosketa, kasu honetan bideoan kolaboratu duen Oier Gorosabel blogari eta fisioterapeutaren eskutik.

Jatorrizko informazioa, Teknopata blogean.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik