Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9058

Ostiral Beltza da gaur

$
0
0

Gaur Ostiral Beltza da: merkataritzan deskontu bereziak lortzeko eguna. Estatu Batuetan sortu eta ospetsu bihurtutako marketing kontu bat, duela urte gutxi batzuetatik hona Euskal Herrian hedatzen ikusi duguna. Eta euskaldunduta ere bai, honezkero.

Estatu Batuetan azaroko laugarren ostegunean Esker Emate Eguna ospatzen dute (Thanksgiving, jai nazionala han), eta haren ondorengo ostirala da Black Friday. Suposatzen da Gabonetako erosketa-sasoi frenetikoaren hasiera dela egun hau, eta, bereziki, zenbait merkealdi eta eskaintza egun honetan kontzentratzen dira denda fisikoetan (ordutegiak luzatuz). Black Friday delakoaren jatorriaz, hona zenbait lotura Digg-ek bilduak.

Baina tira, kontu hau Euskal Herrira ere iritsi da. Eta ingelesezko izenarekin hasi bazen ere, honezkero euskaratu ere egin dugu. Esate baterako, Azpeitian Ostiral Beltza antolatu du bertako dendarien elkarteak, Bertan izenekoak. Txartel berezi bat edukita, eguneko erosketa guztiak %10eko merkealdiarekin egongo dira, baina are gehiago, eskaintza berezien sorta luze bat ere prestatu dute. Argitaratutako kartel hauetan, QR kode horrekin iritsiko zarete eskaintzen zerrendara.



Bueno, lana aurrezteagatik, QR kode horrek hona darama: Uztarria herriko agerkari euskaldunaren webgunera non eskaintza guztiak ikusiko dituzuen.

Beste ekimen batzuk aipatzearren:

  • Hernanin, %20ko deskontuak egun osoan zehar, gaueko 22.00ak arte irekita dendak, eta kontu gehiago ere bai.
  • Durangon ere badaukate, baina ez dute euskaratu, lastima.
  • Bilbon bai, ordea, Bariku Baltza deitu diote ekimenari, baina ez dugu euskarazko informazio orririk aurkitu :-(
  • Elkar argitaletxeak ere iragarri du Ostiral Beltza %50eko aurrezpenekin.

Eta astelehenean, beste ohitura berri samar bat: Ciber Monday. Kontu bera, baina sareko merkaritza zerbitzuen kasuan. Kategoria honetan, bada nazioartean fama lortzen ari den beste egun seinalatu bat, Ezkongabeen Eguna, ohitura txinatar bat, munduko salmenta elektronikoen errekorra lortzen ari dena azken urte hauetan.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9058

Trending Articles