Atzo (otsailak 24) #EGA ri buruzko zinta bat marraztu nuen. #EGA ri buruz diot, traola barne, zeren Twitter en segitu nuen traola eta bertan zenbat gaztelera egiten zen harritu ninduen. Bada mezu bat jaso dut minduta azaltzen den irakurle batengandik eta "EGA gainditzeko ahalegin ikaragarria egiten ari direnekin txantxa gutxi, mesedez" idatzi du.
