
Zuberoak lehenbiziko haurtzainen etxe euskalduna ukanen du heldu den hilabetean. Zerbitzua osoki euskaraz emanen du, eta zortzi haur errezibitzen ahalko ditu. “Linoa zein hauta? So egin ezazu; argazkitan hartu dit, baina ez dakit ontsa ageri denez…”, “behar dugu profesionalendako dena, 0,30 milimetrokoa”, “nik nahi nizun koloretsua izan zedin!”…. Xübükota apain-apain jartzen ari da, jinen diren haurrak liluratzeko gisan. Mauleko Hipodromo karrikako lehen zenbakian den etxe arrosak ipuin baterako gaia baluke.
Iturria: iparraldekohitza.eus
via @IEHkohitza: Xübükota, Zuberoako lehen haurtzain etxe euskalduna https://t.co/QG3oytGKVM…txe-euskalduna/@berriahttps://t.co/7T9vnwsFAa