
"Bertsolariei beren ahalegina eskertzeko une hunkigarria, emozioz betea eta gozagarria behar lukeena, sarreran utzi beharko genukeen eguneroko zatiketa, desadostasuna, salaketa eta auskalo zer gehiago eszenifikatzeko unea bilakatzen zaigu, gu bezalaxe finala bizitzera etorri diren batzuk hala erabaki dutelako: Txapelketaren antolaketan lankide izan dugu erakunde bateko ordezkari bat igo orduko: txistu!! Giro narrastua, zaputzaldiak, antolatzaileon inpotentzia eta bertsolarien, barka nazatela, tonto-aurpegia. Geure buruari harrika ari gara etengabe."
Iturria: ataria.info
via @tolosaldeataria: [Iritzia - Jexux Murua] #GBT15-eko txistuez: Asperduratik https://t.co/mmipt1tIZHhttps://t.co/U6tp8m9HiF