Azken hitz hori ahoskatzearekin batera, "abuela", zerbait oker esan nuelako irudipen lausoa izan nuen. Berehala jabetu nintzen zergatik: gure auzoan -Donostiako Txomin-Enean-, inguruko beste herri eta auzo denetan bezala, inork ez du gaur egun "abuela" esaten, "amoñi" baizik; "amoña" edo "amona" bestela. Orduantxe berean erabaki nuen, ordea, barruak hala eskatuta, gaztelaniaz aritzean nik beti "abuela" esango nuela.
↧