Atzo Twitterreko lagunarte batean ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, euskalkien mapak edo euskararen hedaduraren mapak zaharkituta daudela, eta beharko genukeela izan euskararen mapa bat hiztun euskaldunen kopuru absolutoak marraztuko lituzkeena. Ordu gutxi batzuen buruan, lehen proposamenak hemen ditugu.

Hona, euskararen euskalkien mapa horietako bat, Koldo Zuazo hizkuntzalariaren euskalki sailkapenari kasu egiten diona, eta Wikipedian jasotzen dena.
Mapa horien mugetatik kanpo, bereziki Hegoaldeko hiriburuetan hiztun ugari dagoela kontuan harturik (eta ez bakarrik hiriburu horietan), hiztunen kopuru absolutoak marraztuko lituzkeen mapa bat ondo etorriko zitzaigun.
Portzentaien mapak ere ez du hori ondo adierazten, hiztun gutxiko eskualdeak direlako puntu gorriak sarri...
Beraz, mezu truke batzuen ondoren, mapagile batzuk animatu egin dira. Hona lehen hurbilpen bat, Unai Fernandez de Betoñok egina:
Ondoren, eskualdekako bertsio bat egin zuen, batzuen gustorako argiagoa.
Asier Sarasuaren ekarpena beste hau izan da:
Eta, azkenik (oraingoz), Beñat Arregik CartoDB tresna erabiliz egin duena, zeinean, gainera, erabilera mailaren araberako koloreen erlatibotasuna ere sartu duen, argitik ilunagora, erabilera txikitik handiagora.
Zoom eginda gerturatzeko bolen tamainak ikuskatzea galerazten du nolabait, baina sagua pasatuz herri bakoitzeko bolatik erabilera portzentaia eta hiztun kopurua ikusten ahal da.