Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9103

Itsaso izango da Gipuzkoako 89. herria

$
0
0

Frankismo garaian, 1965eko martxoaren 2an, behartuta batu ziren Ezkio eta Itsaso herriak. (...) Aiestaren hitzetan, “tabu” moduko bat izan da Ezkio eta Itsasoren arteko banaketa. Baina 2011n tabu hori haustea erabaki zuen udalak. Itsasoarrek desanexioa eskatzen zuten, eta horri bide egitea pentsatu zuten, prozesu bat hastea, herritarrek hala nahi balute, bakoitzak bere bidea egin zezan. Bost urte geroago, desanexioa ia egina dago. Ezkio eta Itsaso banandu egingo dira, edo zehatzago, Itsaso desanexionatu egingo da. Gipuzkoako 89. udala izango da —berez, Igeldori dagokio zenbaki hori, baina haren desanexioari buruzko erabakia etenda dago, EAEko Auzitegi Nagusiak erabaki bitartean—.

Iturria: gipuzkoa.hitza.eus

via @berria: Itsaso izango da 89.a https://t.co/zugg1N3uVl Amaitzear da Ezkioren eta Itsasoren arteko desanexio prozesua https://t.co/mDwFSedJoh


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9103