Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9036

Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-ematea, zabalik

$
0
0

Aurtengo Bertso Udalekuetako txandak zehaztuta daude dagoeneko toki eta egunei dagokionez. Orain txanda horiek betetzea tokatzen da, eta hasteko, zuzendari, begirale eta sukaldari gisa lan egin nahi dutenek zein praktikak egiteko interesa dutenek eman ahal izango dute izena. Otsailaren 18tik martxoaren 18ra bitarte egin ahal izango dute eskaera. Horretarako, webgunean dagokion fitxa bete beharko dute interesdunek. Hezitzaileek bertso-mundukoak behar dute izan eta udalekuak prestatzeko egiten den asteburu pasara hurbildu beharko dute apirilaren 29an eta 30ean, Zestoako Sastarrain aterpera. Lantaldeak apirilaren 8rako osatuko dira eta erabakiaren berri izena ematen duten guztiei jakinaraziko zaie.

Iturria: bertsozale.eus

via @Bertsozale: Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-ematea, zabalik https://t.co/j6cEcwUzvIhttps://t.co/KeTqltdlI8


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9036

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik