Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Blogak.EUS: 10 urte bete, eta plataforma goitik behera eraberritu dugu

$
0
0

2005. urte hondarrean sortu genuen Blogak.com blog-komunitatea. Aitzindari izan zen arlo horretan, Blogari.net plataformarekin batera, euskal internautei blogak sortzeko doako azpiegitura eskaintzeko orduan. Helburua argia zen: blogak modan jarri ziren garai hartan, edozein blogari euskalduni, ziberespazioko bere txokotxoa eskaintzea: doan, samur eta euskaraz. Holaxe joan zaizkigu 10 urte, euskal blogariei plataforma egoki bat eskaintzen euren blogak sortzeko, eta sarean euskara dagoen edukia handitzeko. Orain, 10. urteurrenaren epelera, Blogak.EUS plataforma goitik behera aldatu dugu, baina asmoz eta izaeraz hasierako helburuei eusten diegu, 10 urte geroago ere horretarako premia dagoela pentsatuz: euskal blogarion komunitateari, erreminta erabilterraz bat eskaintzea blogak sortzeko, doan, samur eta euskaraz.

Iturria: blogak.eus

via @BlogakEus: BlogakEUS: 10. urte bete, eta goitik behera eraberritu dugu. Sortu zure bloga, samur eta euskaraz: https://t.co/9opJftCCGp@BlogakEus


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik