Eibarko Armeria Eskolaren “Ondo egindako lana” bilgune bat da non lan esparru anitzetako profesionalek, euren ideiak eta gogoetak, solasean partekatzen dituzten. Datorren astean (asteartea, martxoak 1, eguerdiko 12.30etan), Joan Mari Torrealdai eta Juan Jose Ibarretxe izango dira berriketan. Ekitaldian, gainera, Torrealdai omenduko da, herri honi eman eta eskainitako lan eta ekarpen ikaragarriagatik. Ekitaldira joateko izena eman behar da (gaur, otsailak 25, izena emateko azkenengo eguna).

Armeria Eskolaren “Ondo egindako lana”bilgune bat da non lan esparru anitzetako profesionalek, euren ideiak eta gogoetak, solasean partekatzen dituzten; Euren lan onaren oinarriak eta gakoak azaltzen eta elkarbanatzen dituzten Foroa; Aritu eta adituengandik ikusi eta ikasi daitekeen Bilgunea; Azken batean, Lanaren, ahaleginaren eta dezentziaren baloreak gizarteratuz, “ondo egindako lana”, geure etorkizunerako oinarrizko estrategia gisa baliatzeko.
Joan Mari Torrealdai, Euskal kulturaren suspertzaile eta eragile haundia nahi dugu errekonozitu, goraipatu eta eskertu. Gure Herri honi eman eta eskainitako lan eta ekarpen ikaragarriagatik. “Ondo Egindako Lan” zintzo, oparo eta aberasgarria.
Bere lan eta ibilbidearen inguruan eta bere etorkizunari buruzko hausnarketa eta kezkak (“katea ez dadila eten”) partekatzeko, berarekin solaskide, Juan José Ibarretxe Lehendakari ohia izango da.
Ekitaldia datorren astean izango da (asteartea, martxoak 1, eguerdiko 12.30etan). Ekitaldira joateko izena eman behar da (gaur, otsailak 25, izena emateko azkenengo eguna).
Ekitaldia euskeraz izango da.