Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9060

Irungo La Sallen, 1970eko hamarkadan, abusuak ikasleen kontra

$
0
0

Gazte ginenean, guk abusuak jasan genituen Irungo La Salle eskolan. Anaia Valeriok, gure tutoreak, asteko azken ordua aprobetxatzen zuen gure aurrean jarri eta patxadaz hitz egiteko, giro lasaian. Esertzen zen bere mahaiaren aurrealdean, edo ikasmahaien lehen lerroko eserlekuan, guri begira, eta gogoetan hasten zen, lagun artean bezala. Han esaten zirenak ezin zirela gelatik atera behar azpimarratzen zuen maiz. Hori zela gure konfiantzazko eremua. Behin esan zigun ezagutzen zituela gu bezalako gazteak elkarri zakila ukitzen ziotenak, «konfiantza edo adiskidetasuna» erakustearren. Ez zuela ezagutzen adiskidetasun aitorpen benetakoagorik elkarri masturbatzea baino. Hamahiru urte genituen. (...) Spotlight filmak halako gogoa pizten du gure lanbidearekiko, egia da. Halako aldarri bat: kazetaritzak baduela injustiziak salatzeko gaitasuna, eta, batez ere, eginbeharra. Gaur, hemen.

Iturria: berria.eus

via @iastiz: Min batzuk eta egia zenbait @abarandi k @berria elizaz, sexu jazarpenez, inpunitateaz eta kazetaritzaz https://t.co/fYBEQxgiSp


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9060

Trending Articles