Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9030

Kafea, minaren aurkako erremedio ttipia

Bizkarreko, eskuetako, belauneko, orkatileko edo, esate baterako, atzamarretako min txikiekin zabiltzala lanean? Ez da hain arraroa, milaka pertsonei gertatzen zaie berdina edo antzerakoa. Horrela bazabiltza, pertsona askok kafe bat edateko atseden tarte bat hartu ondoren zein animatuak eta eraberrituak sentitzen diren harrigarria dela jakin beharko zenuen. Norvegiar ikertzaileek egindako ikerketa baten arabera, kafe kontsumoa eta minaren garapena erlazionatuta daude, eta kafea hartu ondoren minaren intentsitatea jaitsi egiten da.

Image may be NSFW.
Clik here to view.

Norvegiar ikertzaileek konputagailu edo ordenagailuen aurrean lan egiten duten pertsonen kafe kontsumoa eta minaren garapena erlazionatu eta aztertzen duen "Coffee intake and development of pain during computer work"  artikuluan (Strøm et al.: Coffee intake and development of pain during computer work. BMC Research Notes 2012 5:480.) lortutako emaitzen arabera, kafea hartzen duten pertsonetan minaren intentsitatea (41 puntu minaren eskalan) askoz txikiagoa kafea hartzen ez dutenen artean baino (55 puntu minaren eskalan).

Ikus grafika:

Image may be NSFW.
Clik here to view.
Kafea eta mina, kafe hartzaile eta ez hartzaieen arteko konparaketa

Baliteke beraz, bulegoetan izaten den kafea hartzeko atsedenen preminaren atzean, kafetxoa hartuz min txiki hauek kentzen direla egotea (ere bai).

Grafika  eta datuak:  "Coffee intake and development of pain during computer work" artikulutik. Strøm et al.: Coffee intake and development of pain during computer work. BMC Research Notes 2012 5:480.

......

Artikulua, jatorriz, nire blogean argitaratu nuen,Neskafe blogean: Kafea, minaren aurkako erremedio ttipia.

Image may be NSFW.
Clik here to view.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9030

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik