
Gaeliko irlandarraren aldeko Rith martxoaren 4an abiatu da. 1000 kilometro baino gehiago egingo dituzte 11 egunez luzatuko den Korrikan. Rith-ek gaelikoz 'korrika egin' esan nahi du, Cill Droichead-en hasi da (Kildare) eta Dublinen amaituko da. Euskararen aldeko Korrikan egin gisan, lekukoan dagoen mezua irakurriko dute. Kasu honetan, Irlandako presidenteak idatzi du mezua.
Iturria: argia.eus
via @larbelaitz: Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: #Rith2016https://t.co/KCT6gwRYnbhttps://t.co/LnDRcRmWFd